#365ipuin aurtengo edizioko sariak banatu ditugu
2016ko #365ipuin lehiaketaren edizioko sariak banatu ditugu dagoeneko. Harrera bikaina izan du aurten ere ipuin laburren sariketak. Sorkuntza bikainez, ideia berriz eta planteamentu anitzez betetako lehaketa izan da aurtengoa.
Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:
Twitterreko ipuin labur irabazlea:
Iragana ez deusezte aldera gure amonak ez zituen egunak egutegitik ezabatzen. Horregatik, oraindik gure artean dagoela dirudi. – Ainhoa Urien
Sail honetako epaile lanetan Nagore Txintxurreta aritu zen eta eskuz egindako irudiaren argazki bat daukazue hemen ikusgai
Eskuz idatzitako ipuin labur irabazlea, adin nagusikoetan:
Handitan, txikitan nintzena izan nahiko nuke: gauza txikienarekin zoriontsua eta koloretako munduaren protagonista. – Andrea Basabe
Jon Ander Urkiaga izan zen sail horretako epailea eta testu hau sortu zuen Ainhoaren ipuinetik abiatuta.
Eskuz idatzitako ipuin labur irabazlea, adin txikikoetan:
Aireak hegaka ekarritako hazia lurrean ernatu eta goizeko ihintzak busti zuen, ekaitzaren txinparta batek kiskali zuen arte – Maider Isasi
Xabi Zabalak aukeratu zuen atal honetako ipuin irabazlea. Ikusentzunezko lan hau sortu zuen Zabalak Isasiren ipuinean oinarrituta.
300 ipuin inguru jaso ditugu 2016ko edizio honetan. Ezin pozago gaude jasotako interes eta babesarekin. Ikusgai daukazue aurkeztutako hainbat ipuinekin egindako bideoa
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest