Haur Literatur Aretoa

Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.

Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
BerriakHAUR LITERATURA ARETOAIRAKURZALETASUNA

Hasi da aurtengo Haur Literatura Aretoa!

3 azaroa, 2021

Zaldibarko ikastetxean izango dira lehenengo saioak, gero Zornotzan, Durangon, eta azkenik, Elorrion. Lehen Hezkuntzako ikasleek aurtengo literatura argitalpenak izango dituzte eskura. Gainera,…

Gehiago irakurri
BerriakHAUR LITERATURA ARETOAIRAKURZALETASUNA

Hasi da ezohiko Azoka, eta Saguganbara ere bertan DA! (egitaraua barruan)

4 abendua, 2020

Ikasle Egunarekin hasi da 55. Durangoko Azoka. Hainbat tailer egingo dituzte ikasleek, online, eta jardun hori #IkasleGoizaDA traolaren bidez jarraituko ahalko da….