Trabatuta bazaude, hemen pista batzuk.
GELDI! Hau irakurtzen baduzu jolasari bere xarmaren zatitxo bat kenduko diozu, baina tira, badakigu atal batzuetan trabatu zaitezkeela, beraz hemen dituzu pista batzuk..
Pistak proben ordenan daude idatzita hemen, beraz, ez irakurri beharrezkoa duzuna baino gehiago. Saiatu pistarik ez erabiltzen, oso blokeatuta ez bazaude behintzat!
Kea Saltzen Dugu enpresaren oharra: Oharrean dagoen emailera idatzi mezu bat, eta bueltan email bat jasoko duzu informazioarekin. Adi! sarritan, gure emailetan sarrera ontzira ailegatu beharrean Spam karpetara joaten dira mezu batzuk.
Apolonio Aberstegi: Berarekin berba egiteko beharrezkoa da Telegram aplikazioa edukitzea. Ez badaukazu, deskargatu egin beharko duzu. Whatsapp moduko aplikazioa da, baina aukera gehiagorekin eta librea. Telegramen goiko luparekin jende bilatu dezakezu, kasu honetan Apolonio Aberastegi (automatikoki erantzuten duen robot bat da).
1 Enigma: Ez da matematiketan aditua izan beharĀ emaitza lortzeko. Ez dakigunez zein pista eman, badaezpada, hemen emaitza zuzenean: 6.
2 Enigma: Testua irakurtzeko moduan izateko, aldaketa hauek egin behar dira: r=a, z=r, t=z eta a=t. Liburuaren pasarte hau interneteko bilatzailean sartuta liburua zein den agertuko zaizu.
3 Enigma: Disko bakoitzaren kaleratze urteekin egin behar da eragiketa emaitza lortzeko. Argi ibili, badago webgune bat Mikel Laboaren lan hori 1998an kaleratu zela dioena, baina ez da egia. Ondo arakatu sareak.
4 Enigma: Helbide horiek herri hauetakoak dira: 1 Azpeitia, 2 Gernika, 3 Gasteiz, 4 Biarritz, 5 Ondarroa, 6 Baiona eta 7 Altsasu. Bilatu behar den leku bakoitzaren izenetan gorriz markatutako letrek berba bat osatzen dute.
5 Enigma: Hau da irratiak dioena: ?aerotka ognoiO neud netzeztna naenalzeztna anidrU idlaZ ad neztied aloN. Gogoratu izena eta bi abizenak ipini behar direla.
6 Enigma: Galdera horiek erantzunak dituzte. Agian Apolonio Aberastegik erantzungo dizkizu.
Arazo teknikorik baldin baduzu:
3 orduz geldi egoten bada, Apolonio berrabiarazi egiten da, eta berriro ere jolasaren lotura eman arteko pausuak egin beharko dituzu, 6 enigmako galderak erantzun ditzan.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest