Berriak
2012an ere Berbalagun
Aurten Durangon, 11 talde eta 92 lagun dabiltza jo eta ke euskaraz, baina jakizue edozein unetan hasi daitekeela Berbalagun taldeetan, beraz, eman izena eta ekin.
9. ikasturtea da Berbalagun egitasmoa abian ipini genuenetik. Ehunka lagun ibili da taldeetan euskara praktikatzen. Berba taldeetan jarduteaz gain, hamaika ekintza eta ikuskizun eskaini ditugu Berbalagunetik.
Laster sagardotegirako eskapada egingo dugu berbalagunok, Berbaro zaleok, euskara ikasleak eta gura duenak. Emango dugu horren berri.
Interneten ere badu bere txokoa Berbalagunek: http://durangaldea.blogspot.com/ . Sartu egin zaitezte lagunak! Facebook-en eta Twitter-en bidez ere jarraitu dezakezue. Animo!