Hi, artista, hi!
Hi, artista, hi! lehiaketa. 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteek, Euskal kulturan edo mitologian oinarrituta eginiko lanak gura ditugu!
Lehiaketan parte hartzeko, zer egin behar da? Gabonen inguruko eskulana; Olentzeroren edota Mari Dominginen inguruko idazlan, gutun edo marrazkia; edo Gabonetako euskal errezeta tradizional bat.
Lanak non eta noiz aurkeztu: Berbaro Elkartearen bulegoan, 10:00-13:30 edo 17:00-18:30, abenduak 16 baino lehen.
Oharra: lanean izenburua, umearen adina eta zein mailatan dagoen bakarrik agertu behar da.
Aparteko gutun-azalean, gainontzeko datuak: lanaren izenburua, umearen izen-abizenak, tel. zenbakia, eskola eta adina.
Aurten, sari banaketa San Agustin kultur gunean egingo dugu, abenduaren 22an, arratsaldeko 18:00etan.
Sormen maila eta originaltasuna sarituko dira. Sariak adin tarteka banatuko dira. Ekin ba lanari! 22an denok San Agustinera, zeu izan zaitezke-eta irabazle
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest