BerriakHAUR LITERATURA ARETOA
HLA argazki batzuk
Azaroaren 15ean Zornotzan hasi ondoren, Berriztik, Zaldibartik, Elorriotik eta Azokatik igaro eta Durangon dugu orain martxan literaturaren aretoa.
Ume eta gazteak ari dira aretora hurbiltzen: San Agustin Kulturgunean eta Pinondo etxean 3tik 10 urtera bitartekoek ipuin antzeztu, antzerki eta erakusketetan parte hartzen duten bitartean, 10-12 urte bitartekoak liburutegian daude erakusketa girotuan parte hartuz eta hainbat idazlerekin elkarrizketak izanez: Joxe Mari Iturralde, Mikel Taberna, Txiliku, Sustrai Colina, IƱaki Zubeldia, Patxi Zubizarreta, Karlos Gorrindo, Joseba Santxo eta Pako Aristi, besteak beste.