Berriak
Txapela ez da Durangaldera etorri
Zapatuan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen, eta Arkaitz Estiballesek jantzi zuen txapel beltza. Amuriza hirugarren izan zen, Ugartetxea bosgarren eta Abasolo zortzigarren.
4.200 bertsozale batu ziren zapatuan BECeko Bizkaia Arena pabilioian final handia zuzenean jarraitzeko. Arkaitz Estiballes galdakoztarrak irabazi zuen, merezita gainera. Saio borobila egin zuen, eta Etxahun Lekuegaz ailegatu zen buruz-burukora.
Gehiago jakin nahi baduzu, iturria: Anboto orainkaria
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest