Urtarrilaren 20ean hasita, Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatuko dugun ekimen berria da Kantulagun. Beste hainbat euskal herritan arrakastaz egiten den legez, lagun arteko giroan kantuaz gozatzeko aukera eman gura diegu Durangaldeko lagunei, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz. Euskal kantutegiko ale ezagunak biziberritzeko eta ez hain ezagunak ezagutu, ikasi eta ahogozatzeko modua eskaini gura dugu; tartean, Bizkaiko kantak. Horretarako, gainera, luxuzko kantuzaleak izango ditugu lagun: lantzean kantari, letragile edo musikari ezagun bat izango dugu gidari.

Ostegunean, urtarrilaren 20ean, 20:00etan, Plateruenean elkartuko gara lehenengoz. Xabier Amuriza izango dugu lehen gonbidatua.
Gero, hilean ostegun batez eta gonbidatu berezi batekin kantuan jarraituko dogu.

Parte hartzeko asmoa baduzu eta kantutegia aurrez nahi baduzu, Plateruenean edo Berbaron eskatu dezakezu edo hemen duzu pdf formatuan. Kantutegia

Etiketak: