Aurten beste egitasmo bat ere martxan jarri dute Plateruenekoek, Berbertan. Hiru elkarrizketatzaile: Pako Aristik, Amets Arzallusek eta Maddalen Iriarte eta hiru elkarrizketatu: Benito Lertxundi musikaria, Jon Sarasua idazle eta irakaslea, eta Edurne Brouard AEK-ko kidea izango dira saioetan. Hiru saiotan, otsailaren 10 eta 17an eta martxoaren 3an, iluntzeko 20:00etan Plateruena kafe Antzokian Euskal Herriko kulturgintzaren gainean euren esperientziatik jardungo dute hiru elkarrizketatuek.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu: Anboto orainkaria

Etiketak: