Berriak
Domekan, Herri Urrats
Domekan, maiatzaren 8an, Herri Urrats izango da. Iparraldeko Ikastolek, urtero bezala, Senperen ospatuko dute euskararen aldeko festa hau. Jai honen helburua dirua biltzea da, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako ikastolak biltzen dituen Seaska federazioak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak laguntzeko baliatzen da.
Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Xalbador kolegioko obren finantzatzioa laguntzeko baliatuko dugu.