Durangoko txosnak arriskuan. Sinadura bilketa
Durangoko Txosna Batzordeak sinadura bilketa hasi du txosnagunea pinondon izan dadila eskatzeko
– Udalarekin sinatutako akordioa 2009an amaitu zen, eta harrezkero, Udalak errotazio berdinarekin jarraitu gura du. Gure eskaeraren aurrean, Udalaren erantzuna Zumar kalean mantentzea izan da. Txosna batzordeak ez du Txosnagunea Zumar kalean jarriko.
-Arrazoien artean: Txosnen komisioak adin guztietarako ekintzak antolatzen ditu eta Zumar kalean jende gutxiagok parte hartzeaz gain oso aparte geratzen da herri giroa aberasteko.
– Txosnen batzordeak akordio bat lortzeko saiakera egin gura du, herritarren atxikimendua sinadura bidez jasoz. Azken finean, Durangoko herriak irabaziko baitu Txosnagunea Pinondon egonda.
Pinondon kokatzea nahi dugu, hainbat arrazoi direla medio. Udalaren azken erantzuna, Txosnagunea Zumar kalean kokatuko dela izan da. Beraz, jaiak arriskuan daudela ohartarazi nahi dugu. Akordio berri baterako zabalik ere bagaudela adierazi nahi dugu.Durangoko Txosna batzordeak sinadura bilketarako kanpaina hasiko du, Txosnagunea Pinondon egokitzeko eskatuz. 2009an akordioa amaitu eta gero, Udalak errotazioarekin jarraitu gura du,
Arrazoien artean, zera azpimarratu genezake: Zumar kalean izanda, jaietako ekintzetan jende gutxiagok hartzen du parte, giroan eta sarrera ekonomikoetan eraginez.
Zumar kalean, alde zaharretik aparte egonda, Txosna batzordea osatzen dugun elkarteontzako diru-sarrera askoz txikiagoak jasotzen dira parte-hartze murritzagoaren ondorioz; elkarteon urte osoko aktibitatea baldintzatua geratzen da. Gainera, krisi ekonomikoa bizi dugula kontuan izanda, galerak handiagoak izan daitezke.
Gainera, besteak beste, zarata eta zabor mailei dagokienez egokiagoa da Pinondo.
(Arrazoi guztiak eta sinadura bilketarako testua atxikitako dokumentuan dituzue eskura.)
Nik, Durangoko Udalari zera eskatu gura diot:
Txosnagunea Pinondon izatea
Gure ustez hori da bere lekua, honako arrazoi hauengatik:
Txosnagunea dela eta Udalarekin sinatu genuen akordioa 2009an amaitu zen. Harrezkero, Udalak errotazioarekin jarraitu gura du. Gu ados gaude beti ere txosnagunea herri barruan kokatzen bada.
Aldezaharrean egonda , jai giroa hobea da.
Auzokideekiko kalteak urriagoak dira …..
zarata gutxiago egiten delako tabernetatik txosnetara
zabor gutxiago biltzen delako tabernetatik txosnetara
txiza-parrastada gutxiago ikusten direlako tabernetatik txosnetara
Txosnen komisioak adin guztietarako ekintzak antolatzen ditu eta Zumar kalean jende gutxiagok parte hartzeaz gain oso aparte geratzen da herri giroa aberasteko.
Txosnetako batzordea Durangoko talde/elkarte ezberdinez osatuta dago eta gure ustez herriko jaixetan kokagune bakarra izateko eskubidea daukagu.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest