Ikasturteari berrikuntzaz beteta ekin diote Plateruena kafe antzokian. Udako oporretan ez dira begira egon Plateruenako kideak. Margo lanetan aritu dira Antzokia lila eta morez margozten eta sukaldean emango diren aldaketak lantzen.

Astelehenetik zapatura, eguneko menua ematen jarraituko dute, baina hainbat berezitasunekin.
Berrikuntzen artean esanguratsuena menu ekologikoa da. Antzokiak egunero produktu ekologikoekin prestatutako lehenengo eta bigarren plater bana eskainiko ditu. Baina egunero izango da berezitasunen bat: astelehenetan %10eko deskontua, martitzenetan plater konbinatua eskainiko dute menuaz gainera eta eguaztenetan beste herrialde batetako jakiren bat. Eguenetako kafea eta barikuetako aperitiboa antzokiaren kontu izango dira. Gainera, orain arte moduan, jateko begetarianoa ematen jarraituko du antzokiak, eta baita umeendako menu erdia ere. Menu bonoa eskuratuta, hamargarren bazkaria doan ematen jarraituko dute.

gehiago irakurtzeko: www.anboto.org

Etiketak: