BerriakSin categorÃa
San Fausto eguna 2011
San Faustoak badoaz aurrera. Atzo egun itzela pasatu genuen! Pinondon elkartu ginen GugazT taldeko 35 gaztetxo eta 10 gazte paella lehiaketan. Paella prestatu, arratsalderako balsa atondu eta elkarrekin bazkaldu genuen. Paellan ez genuen saririk jaso baina arratsaldean bai! Erreka jeitsieran “Balsa originalenari” saria eman ziguten. Ea datorren urtean.
Eskerrik asko paellan eta errekan behera gurekin ibili zineten guztioi! Paellan sukaldariei, balsa egileei, paella epamahai kideei, argazkilariei, erreka jeitsierara animatu ziren hezitzaileei… eta baita Txosna batzordeko kideei eta Ourdaybi taldeko kideei ere atzoko eguna antolatzeagatik!