Plateruena 7.urteurrena
Urriaren 28an, 20:30ean hasita, ospatuko dute zabaldu zuteneko zazpigarren urteurreneko jaia Durangoko Plateruenean; ‘Bertsoen, musikaren eta dantzaren inguruan’ batuko dira. Erika Uranga kultur eragile berria aurkeztuko dute.
Bazkideei, militanteei zein Plateruenaren erabiltzaile guztiei egin diete urriaren 28an burutuko duten 7. urteurreneko jaira gerturatzeko gonbita. “Asmoa, arratsalde lasai eta gozo bat igarotzea da”, Beñat Gaztelu-Urrutia Platerueneko kudeatzailearen berbetan: “Jan-edanean eta gozatuz elkarrekin egotea”.
Euskal kulturgintzaren Durangoko topalekua zabaldu zuteneko zazpigarren urteurrenerako ailegatu da Erika Uranga, zabaldu zutenetik orain arte Platerueneko programatzaile izan den Asier Iturriagaren ordezko izango dena.
Jatorrizko albistea irakurtzeko klikatu www.anboto.org
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest