Berriak
Zergatik ez? tailerra
Ostegunean, abenduak 1a, 18:30ean Pinondo etxean Zergatik ez? tailerra antolatu dute Berbalaguneko kideek.Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra da Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Kataluiniako Tallers per la Lenguako taldearen laguntzaz prestatutakoa. Hizkuntzaren aldeko argudioak eskaini nahi dira, eta aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, partehartzaileen hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu.
15 pertsonako taldeak parte hartu dezake. Izena emateko 639400786 telefonora deitu.