Urtero bezala ume eta gazte askoren lanak jasoko ditugu bulegoan. Zaila izan da irabazleak aukeratzea baina epaimahaiak hartuta du erabakia eta bihar izango da sari banaketa Plateruena Kafe Antzokian iluntzeko 18:00etan. Opariak prest daude, Gurean euskaraz poriektuko ume eta gazteak eta “Txoborro” magoa ere bai! Gurean proiektuko kideek aurkezle lanak egingo dituzte eta Txoborrok bere magia eskainiko digu biharko asri banaketan. Sari banaketa amaitutakoan txokolate beroa banatuko dugu bertaratutako guztien artean eta aurkeztutako lanen erakusketa ere jarriko dugu Plateruenan bertan.

Eskerrik asko lehiaketara lanak aurkeztu dituzten guztiei. Guztira 124 lan aurkeztu dituzte.

Etiketak: