Hileko azken osteguna iristearekin batera, badator Kantulagun. Oraingo gonbidatu berezia Amaia Zubiria euskal abeslaria izango da.

Kantulagun Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatzen duten ekimena da, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz.

Aurretik zure kantutegia eta abestien bilduma kd-ak jaso nahi baditzu, zatoz Plateruenera edo kultura@plateruena.net helbidean eman izaena, bestela besterik gabe, hurbildu Plateruenera iluntzeko 20:00etan. Han ikusiko dugu elkar.
Izen ematea 15€ izango da eta kantutegia eta 2 kd jasoko dituzu.

Egutegian geratzen direnak:
Urtarrilak 26 osteguna Plateruenean 20:00
Otsailak 23 osteguna Plateruenean 20:00
Martxoak 24 larunbata Kalez kale 13:30
Apirilak 26 osteguna Plateruenean 20:00
Maiatzak 26 larunbata Kalez kale 13:30

Etiketak: