HUMANITATES ikastaroak- Antolatzailea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Hara, hara! Oraingoan ere huts! Ez gaude konforme, ez, eta argi eta ozen esan behar dugu. Hirugarren urtea da Durangoko Arte eta Historia Museoak “Humanitates” ikastaro sorta interesgarria antolatzen duela. Egitarauari begiratu bat eman eta gero, harri eta zur gelditu gara; oker ez bagaude, ikastaro guztiak gazteleraz dira.
Denboran atzera eginez, esan behar dugu 1. eta 2. edizioak ere gaztelera hutsean izan zirela. Eta bigarrenaren berri izandakoan, Udaleko Euskara Zerbitzuko langileak ikastaroen antolatzaileekin batzartu ziren eta, berbazkoa baino ez bazen izan ere, konpromisoa hartu zuten 3. edizioan, 2012koan, euskarazko eskaintza ere egiteko.
Ez deritzogu bidezkoa udal zerbitzu batek gaztelera hutsezko eskaintza egiteari. Beraz, gertaturiko salatzera jo dugu, ezinbestean.

Klikatu eta egizu zeuk ere salaketa hurrengo web guneetan:

Durangoko Udala
Behatokia
Elebide

Etiketak: