Euskarazko 2. Palindromo Lehiaketak badu irabazlea
Otsailaren 15ean amaitu zen Arrasate Euskaldun Dezagun euskaldunon elkarteak antolatutako Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioan parte hartzeko epea (Sustatun bertan ere iragarri genuen). Guztira 61 palindromo jaso dira eta epaimahaiak aukeratu du dagoeneko irabazlea: “Animatuta bazen, ezabatuta mina!”.
Aurkeztutako 61 palindromoetatik kanpoan geratu ez diren 52en artean onena aukeratzea izan da Makos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatutako epaimahaiaren lana.
Azkenean, Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioko Euskal Herriko Palindromo onena, Pasaian jaio eta gaur egun Aretxabaletan bizi den Juan Mari Agirreurreta Elosegik egindakoa da:
ANIMATUTA BAZEN, EZABATUTA MINA!
Albiste osoa: sustatu.com
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest