BerriakSin categorÃa
Euskaraz bizi eguna
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak hirugarren Euskaraz Bizi Eguna antolatuko du hilaren 17an Donostian. Egun osorako egitaraua prestatu dute. Bonberenea Txaranga eta Porrotx, puzgarriak, kale animazioa, kantu jira, tailerrak, bakarrizketa, herri bazkaria, manifestazioa, txaranga, dantzak… denetarik egongo da. Egunari amaiera emateko, Betagarri, Skakeitan eta 3gabe2 taldeak Trinitate Plazako oholtza gainera igoko dira.
Durangoko Euskal Herrian Euskarazeko kideek autobusa antolatu dute Donostiara joateko.