Topagunea Federazioaren Batzar Nagusia
Batzar Nagusia martxoaren 31an izango da; Durangoko Landako elkartegian egingo dugu, goizeko 10,30etan hasita. Aukera paregabea elkar-ikusi eta hurrengo urteetarako planen gainean aritzeko.
Aurten Zuzendaritza Batzordean hiru aldaketa egongo dira eta tartean lehendakari berria izendatu beharko du Batzarrak. Hiru karguetarako hautagai bana aurkeztu ditu Zuzendaritza Batzordeak.
Hortaz gain, gai garrantzitsuak landuko ditugu batzarrean; Oinarriparren garapena, Kongresuaren bigarren fasea eta Tokikom SLren sorrera, besteak beste. Gainera, lehendakari aldaketak egoten diren guztietan bezala, kargua uzten duenaren agurra egingo dugu eta kargua hartzen duenaren asmoak ezagutzeko aukera ederra egongo da. Batzar betea bezain interesgarria izatea espero dugu, beraz.
Bazkaltzera gelditzeko asmorik baldin baduzue jakinarazi lehenbailehen, Plateruena Kafe Antzokian lekua hartzeko asmoa dugu eta. Karmen Irizarrek lehendakari kargua utziko du aurten eta aukera ona izango dugu batzar ondoren elkarrekin bazkaltzeko eta sei urtez kargua bete duena behar bezala agurtzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest