Udako kanpaldietan izena emateko epea oraindik irekita dugu. Udaroan udaleku finkoan eta Kantauriko kostaldea udaleku finko-ibiltarian plazak bukatu dira dagoeneko baina oraindik azken plaza batzuk gelditzen dira 14-16 urte bitarteko gazteentzako. Bortzirietatik egingo dugun udaleku ibiltarian izena emateko aukera baduzue oraindik. Uztailaren 17tik 28ra bitartean burutuko dugu Lesaka, Igantzi, Etxalar eta Beratik, eta bertan Durangoko gazteekin batera Lasarte eta Hernaniko gazteek ere parte hartuko dute.
Aukera paregabea da inguru zoragarri hori ezagutzeko eta hainbat ekintza burutzeko! Animatu!

Etiketak: