BerriakSin categorÃa
Martxelo Otamendi Plateruenan
Euskarazko Hedabideak lan handia egin dute azken urteetan eta horrela jarraitu nahian dabiltzan arren, ez dute erraz. Egoera latza da eta bizirauteko eta etorkizunean ere euskaraz lan egiten, albisteak euskaraz argitaratzen, euskara normalizatzen…jarraitzeko euskaltzaleon bultzada ezinbestekoa izango da.
Azken hilabeteetan, Argia, Berria eta TOKIKOMeko (aurten Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren barne dauden hedabideek osatutako enpresa)kideak indarrak batu eta gaur egungo egoera larria gizarteratzen dabiltza.
Berria bere aldetik ere laguntza eske dabil. Euskarazko hedabideen eta konkretuki Berriaren egoera ezagutarazteko, Martxelo Otamendi etorriko da Plateruenara ekainaren 6an 20:00etan.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest