Federaziotik mugimendura
Hori da Euskar Elkarteen Federazioak, Topaguneank II.Kongresurako hautatutako izenburua. Kongresua azaroaren 17an izango da Bilbon, baina aurre lanketan gabiltza aspalditik. Zuzendaritza Batzordean eta lan taldean urte hasieratik lan handia egin da eta irailean euskara elkarte guztiak parte hartzeko prozesua zabaldu zen. Aurkezpenak herri desberdinetan, mintegiak… galdetegietan jasotako erantzunak batu, hausnartu eta ondorioekin, kongresurako bidea egina dago!
Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian batuko gara euskara elkarteetako kideok.
2011an eginiko I.Kongresuan “Oinarriparrak” zehaztu eta adostu genituen. Horiekin aurrera egiteko, II.Kongresu honetan izena eta izana, jardunbidea, finantziazioa, barne komunikazioa eta elikadura eta barne antolaketa eta lidergoa hartu ditugu hizpide.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest