Ikasturte berriarekin batera, hezitzaileen lan poltsa zabalduko dugu. Ikasturtean zehar irtetzen diren lan eskaintzetan parte hartzeko aukera izan dezakezue hezitzaileok: zaintzak, tailerrak, ludotekak, eskola errefortzuak, gazteekin ekintzak, suertatzen diren hainbat lan eskaintza…
Baldintzak:
– Euskara maila ona
– Esperientzia aisialdiko ekintzetan
– Berbaroko formazio saio laburra eginda izatea: Berbarok eskainiko du formazio hori eta lehenengoa urriaren 4an izango da, arratsaldeko 17etatik 19tara (ikasturtean zehar saio gehiago eskainiko dira, baina oraindik zehazteke)

Curriculumak aurkezteko epea: irailaren 27ra arte (eguerdiko 13ak), aisialdia@berbaro.com helbide elektronikoan.

Lan poltsarako hezitzaileak behar ditugu!2