BerriakSAGUGANBARA
Juan Kruz Igerabidek gurasoentzako hitzaldia Saguganbaran
“Ttunkuttunkun, hitzaren berotasuna” hitzaldia eskainiko du Juan Kruz Igerabide idazleak Durangoko Azokako Saguganbara gunean. 3-8 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako hitzaldi interesgarria izango dugu Saguganbarako areto txikian, Galtzagorri Elkartearen eskutik.
Poesia, emozioen bideratzaile, jaiotzatik beretik ageri da. Era berean, gizakiaren lehen poemak, emozioak adierazteko asmatuak izan dira; hitz beroak dira, afektibitatea adierazteko asmatuak. Ahozkotasunaren funtsa ere horretan datza.
Hitzaldiaren bigarren zatian, denbora izanez gero, amandre-ipuinez jardungo gara: Amandre ipuinak, bizitzako bideen erakusle.