Udalak eta biok euskaraz
Euskaraz bizitzeko eskubidea dugula badakigu eta hori horrela izan dadin hainbat eta hainbat tokitan eskubide hori aldarrikatu beharra dugu. Gure herriko administrazioekin dugun harremana euskaraz izatea gura dugu, eta horretarako deia egitera animatzen zaituztegu. EHEk “Udalak eta biok euskaraz” lelopean abiatu duen egitasmoan parte hartzeko eta zure atxikimendua emateko hona hemen hainbat bide:
Durangoko udalarekin dugun harremana euskaraz izan dadin eskatzeko eskaera orriak Plateruena Kafe Antzokian, Momotxo tabernan eta Intxaurre elkartean izango dituzue eskuragarri. Horrez gain, otsailaren 21ean 18:30etik 20:30era eta martxoaren 1ean 12:00etatik 14:00etara Andra Marin mahaiak jarriko dituzte eskaerak bertan jaso eta betetzeko.
Deialdi zabala egin gura dugu martxoaren 6rako. Egun horretarako Tramitazio Eguna deitu dute; eskaerak masiboki egingo dituzte Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 17:30ean.Beraz, bete zure eskaera orria eta, zatoz! Euskaraz bizi nahi dugu eta hori aldarrikatzeko unea da orain!
Durangoko udalarekin dugun harremana euskaraz izateko eskaera egin dezakezue, edota beste edozein herritan eskakizun berdina egiteko eskaera orria eskura duzue hemen. Animatu, beraz, bakoitza bere herrian euskaraz bizitzeko hautua eta eskaera egtera!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest