Aurten, lehenengoz, Aste Santuko oporraldiak ere aprobetxatu ditugu umeei espazio bat eskaintzeko. Apirilaren 14tik 25era bitartean egonaldiak izan ditugu Pinondon eta ekintza honen lehenengo aldia izateko, esperientzia paregabea izan da!
Ikus-entzunezkoak, artea, mitologia, sukaldaritza eta beste hainbat arlotan murgilduta ibili dira bertan parte hartu duten umeek.
Eskerrik asko gugan konfiantza izan duzuen guztioi!

Udan elkar ikusiko gara berriro ere!

Etiketak: