Berbaroren 25. urteurrenaren aurkezpen ekitaldira jendetza batu ginen. Hitzak, musikak eta marrazkigintzak bat egin zuten maiatzaren 7ko iluntzean. Ekitaldira hurbildutakoek Eider Alberdik diseinatutako berbaroren irudi berria ezagutzeko parada izan zuten; horrez gain, adi erreparatu zioten Eider Eibar ilustratzailearen lanari. Izan ere, zuzenean margotu zuen mihise batean beren-beregi Berbaroren 25. urteurrenerako diseinatutako ilustrazioa. Ekitaldiari musika jartzearen ardura Gehi zazpi biolontxelo taldearena izan zen.
130 lagunen begiak adi irudiari, eta belarriak zuhur hitzei eta musikari. Ekitaldi epela eta lagunartekoa izan zen. Hurrengo zita maiatzaren 24an dugu, goizetik hasita egun osoko ospakizuna izango baita.

Eider-Eibar

berbarotarrak

gehi-zazpi

berbarotarrak1

Argazki gehiago