Gazta konponbide truk
Behin, gogoratzen naiz nola martxan jarri nahi genuen Haur Literatura Aretoa, eta, horretarako, logikoa denez, dirua behar zen. Leku batetik bestera ibili ondoren, azkenean automobilak saltzen eta konpontzen duen enpresa batekin, izena hobe ez ematea, harremanetan hasi ginen.
Gure pozerako, enpresa honen kudeatzaileak “sponsor” bezala enpresa bera bakarrik egotea nahi zuen, beraz, behar zen ia diru kopuru guztia berak jarriko zuela esan zigun. Baina, hor bere harridura kartela eta egitaraua ikusi zituenean. Instituzio guztien logotipoak jarrita zeuden eta bazirudien enpresakoa beste instituzio batekoena zela.
Enpresako kudeatzailea nahiko haserretu zen; azkenean, barkamena eskatzeaz batera, gazta arloarekin zerikusia zuen zuzendaritzako kide bati bururatu zitzaion gazta batzuk eramatea, eta horrela baretu zen.
25 urte pasatu ondoren, egiteko eta kudeatzeko antolaketak asko aldatuko ziren, baina aldatu al da pasadizo honen mezua?
Pedro Pablo Arrinda
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest