Saguganbara gunean parte hartzea
Hiru hile eskas gelditzen dira Durangoko Azokak bere ateak zabalduko dituen egun horretarako. Guztia prestatzen aspalditik ari garen arren, datorren astelehenean, irailak 15, zabalduko dugu bertako guneetan parte hartzeko eskarien epea.
Durangoko Azokako Saguganbara gunean (txikien eta handien gunea), urtero bezala, umeei zuzendutako produktu (ipuin, liburu, musika, software, filma, jostailu, mahai-joko eta bestelako materialak), ikuskizun, tailer eta bestelakoen aurkezpenak egiteko aukera eskainiko dugu.
Saguganbara gunean parte hartzeko kontutan izan beharrekoak:
– Umeentzako sortzen diren produktu, ikuskizun, tailer eta bestelakoen “ganbara” da.
– Ume eta gazteak, nagusien transmisioaren bitartez, euskal kulturara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera ematen duen gunea.
– Sortzaile eta erabiltzaileen arteko harreman zuzena eskaintzen duen gunea.
– Umeak dira ikusleak eta beraiekin etortzen diren helduak, beraz ekitaldiaren formatua publiko horri zuzendutakoa izan behar da.
Parte hartzeko interesa duzuenok, irailaren 15etik urriaren 15a bitartean bidali beharko duzue eskaera orria helbide elektroniko honetara: gazteak@berbaro.com. Edo Durangoko Azokako webgunetik ere egin dezakezue.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest