Hile bi baino gutxiago falta zaigu Durangoko Azokako ateak irekiko diren eguna heltzeko eta Berbarotik hasita gaude aspalditik Saguganbara gunea ere prestatzen. Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Saguganbara ekitaldiz beteta izango dugu eta hainbat izango dira bertatik pasatuko diren idazle, ilustratzaile, ipuin kontalari, antzerkilari, elkarte, argitaletxe, disketxe eta bestelako sortzaileak ere. Gure ganbara berezi honetako sagutxoak ari dira guztiari forma ematen eta laster izango dugu egitaraua prest. Bitartean, hemen duzue bideo polit bat. Iaz, Leire Bilbao idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak, Saguganbara gunean, “Gerrak ez du izenik” liburua aurkeztu zutenekoa.

Etiketak: