Aspaldi hasi ginen aurtengo Durangoko Azokako Saguganbara gunea antolatzen, baina momentu honetan egitaraua aurreratzeko moduan bagaude.

Abenduaren 5ean, goizeko 10:30etan irekiko ditugu Saguganbarako ateak eta lehenengo momentu horietan, Euskal Herri osotik etorritako ikasleak izango ditugu “Gu ere sortzaile” eta “Egun batez idazle” tailerretan parte hartzaile. Eta tailer berezi horiek amaitutakoan, Saguganbara ekitaldiz beteta egongo da aurtengoan ere. Gure sagutxoak ari dira denari forma ematen eta idazle, ilustratzaile, pailaso, ipuin kontalari, antzerkilari, bertsolari, elkarte eta bestelako sortzaileekin harreman zuzenean daude, Saguganbara kalitatezko edukiz betetzen.

Aurten, bereziki aipatu behar ditugu Mintzola Fundazioarekin elkarlanean landutako ekintza bereziak. Saguganbarak duen helburu garrantzitsuenetako bat lantzen dute Mintzolan ere, transmisioa, eta helburu hori abiapuntu bezala hartuz, ekintza oso bereziak sortu dira aurten. Abenduaren 6an, areto txikian hainbat tailer izango ditugu: “Ipuinak bertsotan” alde batetik, eta “Inpro Matx gaztea” antzerki inprobisazioen tailerra bestetik. Gainera, areto nagusian egingo diren ekitaldien artean, bertso saio baterako gaiak eta ariketak prestatzeko aukera izango dute gaztetxoek, edota “Kulunkantari” k@ntakizuna.

Hemen duzue egitaraua.

Etiketak: