Zornotzan eman diogu hasiera Haur Literatura Aretoari eta ostiralera bitartean, Zelaieta zentroan egongo gara 4 urtetik 12 urtera bitarteko Zornotzako ikasleekin. Gaurkoan, 4-6 urte bitarteko ikasleak ditugu erakusketa girotuetan ipuinetan murgilduta eta baita “Mamuelekin” beldurra lantzen duten ipuin antzeztuekin gozatzen. Dagoeneko pasatu dira bertatik El Carmeloko ikasleak eta Larrea eskolakoak ere.

Gaur eta bihar Haur Hezkuntzakoak izango ditugu ipuinekin gozatzen. Baina azaroaren 19tik 21era bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasleak ere hurbilduko dira; erakusketa girotuetan parte hartzeaz gain, Pintze Txikia antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango dute.Horrez gain, Larrea eskolakoek Jon Arretxe idazlearekin batera, Indiatik bidaia magikoa egingo dute “Harresi handirantz” liburuarekin.
Bistan da Zornotzarrek ez dutela aspertzeko astirik izango. Ekintzaz bete dugu Zornotzako Zelaieta zentroa aurten ere, irakurzaletasuna zabaltzen doa!

Erakusketa-az17-(2)

Mamuel-az17-6

Mamuel-az17-9

 

 

Etiketak: ,