BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Udalekuetako itxaronaldia, protagonisten begietatik
Gero eta gutxiago geratzen da aurtengo udalekuak hasteko, eta irrikan gaude denok. Protagonistetako batzuk itxaronaldia nola bizi duten eta udalekuetatik zer espero duten kontatu digute Anboton.
Adei Real de Asuak (6 urte) Udan Olgetan udaleku finkoetan parte hartuko du. Arrate Barbarias Unzilla (9 urte), berriz, Mendigorriara joango da. Lore Otaolea Arrieta (15 urte) udaleku ibiltarian ibiliko da Euskal Herrian barrena. Eta, Garazi Ojanguren Kajarabillek (18 urte) ikuspuntua aldatuko du aurten: hezitzaile ariko da.
Uda aparta dugu aurrean. Seguru makinatxo bat abentura biziko ditugula guztiok!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest