Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ‘Euskararen etorkizuna Aiaraldean’ jardunaldi interesgarria antolatu du Amurrion. Arabako eskualdean euskarak duen egoeraz hausnartzeko egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Berbaro ere gonbidatu dute bertara. Maite Berriozabal Berbaroko zuzendariak gure esperientziaren berri eman du; Durangon 1989an elkartea sortu zenetik hona zelako ibilbidea eduki dugun laburtzen saiatu da, eta gaur egun eta hemendik aurrera gure ametsak zeintzuk diren ere kontatu du.
Jardunaldian gai mamitsuak landu dira: Aiaraldeko egoera soziolinguistikoa; Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa; euskararen biziberritzerako esperientziak hezkuntza arloan; euskara hutsez bizitzeko Agurainen eta Lasarten egin dituzten erronkak… Hemendik aurrera zelan ekin hausnartzeko aukera eduki dugu.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluan eskualdeko hainbat eragilek parte hartzen dute, eta lan polita egiten dabiltza Aiaraldean euskara normalizatzeko bidean. Adibidez, Euskararen Egunaren bueltan, herritarrei euskararen aldeko konpromiso txikiak hartzeko deia egin zieten, eta horretan laguntzeko, konpromiso ideiategi bat landu zuten.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest