Joan zen zapatuan, Euskararen Ginkanaren finalean egon ginen Ekogunean. Txangoa antolatu, eta talde polita joan ginen Donostiara. Bertan, hainbat proba gainditu behar genituen. A ze komeriak!
Baina, azkenean, ezin izan genuen 3.000 euroko zakuarekin bueltatu, Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideek irten ziren garaile. Hori bai, itzel pasatu genuen eta animatzaile bikainak izan genituen! Eskerrik asko!
Ondoren, arratsaldea Donostian eman genuen, eguna biribiltzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest