Bukatzear da “Gurean euskaraz” egitasmoaren ikasturtea
Ekainean sartzeko zorian gaude, eta badakigu zer esan nahi duen horrek: uda, beroa, igerilekuak zabaltzea, eskolak amaitzea, izozkia, hondartza, udalekuak…
Eskolako ikasturtea amaitzear dagoenean bukatzen dira “Gurean euskaraz” egitasmoaren saioak ere. Berrizko, Elorrioko eta Iurretako saioak, esaterako, aste honetan bertan amaituko dira, eta Durangokoak, ekain erdialdean.
Ikasturte honetan ere, beste kultura eta jatorri batzuetako umeei eta gazteei euskaraz bizitzeko tresnak eta aukerak eskaini dizkiegu; betiere, aisialdiaren esparrutik eta era jostagarrian. Hala, euskara eta eskola binomioa apurtu eta euskarak olgetako balio duela egiaztatu dute parte-hartzaileek.
Hilabete hauetan, hamaika ekintza egin ditugu; besteak beste, honako bideo hau:
Datorren ikasturtean berriro ekingo diogu programari, eta aurten bezala, ahalik eta ondoen egiten ahaleginduko gara!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest