Pasa den igandean, martxoak 18, Itzartuko 30 gazte inguru Izurtzan izan ziren eguna pasatzen. Eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, oso ondo pasatu zuten eta ekintzetan pozik hartu zuten parte.
Goizean zehar, sukaldaritza tailerra egin zuten. Lehenengo, proba desberdinen bitartez, janaria topatu behar izan zuten, gero, plater bat prestatzeko. Behin platerak amaituta, epaimahaiak baloratu zituen. Bazkal ostean, jokoak egin zituzten eta arratsaldean, Durangora bueltatu ziren berriro.
Hemen egun horretako argazkiak:
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest