San Fausto jaietako hizkuntzaren neurketa egin dugu
Sanfaustoetako ekimenetan erabiltzen den hizkuntzak kezkatuta abiatu dugu neurketa. Guztira 91 ekintza behatu ditugu, eta deigarriak dira emaitzak: Durangoko jaietan antolatutako ekintzen % 41 erdara hutsez izan dira, eta, datua kezkagarriagoa da umeei zuzendutako ekintzak bakarrik kontuan hartzen baditugu: % 50 izan dira erdara hutsez (helduei zuzendutakoen artean, berriz, % 37).
Beharrezkoa ikusi dugu San Fausto jaietan programatzen eta eskaintzen den egitaraua zein hizkuntzatan egin den aztertzea, datuak mahai gainean ipini eta aurrera begira zer hobetu behar den zehazteko. Uste dugu lorgarria dela datorren urteko jaietan datu hobeak lortzea, eta Berbarotik eskua luzatzen diegu jaien antolakuntzan dabiltzan eragileei edozertan laguntza behar izanez gero gugana jotzeko, denon artean datuei buelta eman diezaiegun.
Txosten honetan batu ditugu neurketako datu, ondorio eta grafikoak:
2019ko San Fausto jaietako hizkuntza neurketa
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest