BerriakHAUR LITERATURA ARETOAIRAKURZALETASUNA
30. Haur Literatur Aretoa hasi da
2019an Berbarok 30 urte bete ditu, baita Haur Literatur Aretoak ere.
Udazkenarekin batera Durangaldeko ume eta gazteak euskal literaturan murgildu dira beste behin. Aretoak gaur ireki ditu ateak, Durangon, eta azaroaren 29ra arte San Agustin, Pinondo eta Bibliotekako hormak literatura eta musikaz beteko ditugu. Ipuin antzeztuak, erakusketa girotuak, sorkuntza tailerrak, liburu erraldoiak… sormena eta irudimena askatzeko guneak sortu ditugu ume, gazte eta irakasleekin une ahaztezinak bizitzeko.
Bidaia literarioa hasi besterik ez da egin.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest