Amaitu da hiru aste iraun duen HIRUKOA lehiaketa. Hiru asteren ostean puntuazioak modu honetan geratu dira:

Beraz, talde irabazlea “Txirla” izan da, zorionak! Errigorako otzara eder bat irabazi duzue!

Hemen daukazue 3. asteko galdetegia erantzun zuzenekin eta zelan puntuatu diren:

HIRUKOA – 3. asteko erantzunak

Gogoratu aste honetan, azaroaren 28an HIRUKOA GALA izango dugula, eta hor ere Errigorako otzara eder bat irabazteko aukera izango duzuela, Plateruenan 20:30ean hirukotean agertuz gero eta denetan azkarrenak izanez gero 😉 Mugitu ipurdiak, HIRUKOA GALAN apuntatzeko azken eguna bihar da-eta! Izena emateko: https://labur.eus/tRV4f

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, maila oso altu egon da 3 asteetan zehar, eta jakintza, imaginazioa eta googleren erabilera ona 😉 erakutsi duzue!

HIRUKOA GALAn ikusiko dugu elkar!