Azken asteotan, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak okerrera egin duela ikusita, urriaren 31n Gaba Baltza ez ospatzeko hautua egin dute hezitzaileek. Honako erabakia hartzea ez zaie batere erreza egin, jakin badakitelako gazteak ilusioz gainezka zeudela jai berezi honetan parte hartzeko. Gainera, lan handia hartu dute mozorro tailerra eta beldurrezko ibilbidea prestatzen, baina egoeraz jabetuta, lehentasuna osasunak duela azpimarratu dute. Hurrengo ekintza noiz izango den ez dute zehaztu nahi izan, ez baitago jakiterik pandemiak zer nolako bilakaera izango duen aurrerantzean.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest