Hirukoa lehiaketaren bigarren edizioa, azaroaren 9tik aurrera!
Aurten ere Hirukoa galdera lehiaketa abiatuko dugu. Datorren astelehenean, azaroak 9, hasiko da lehiaketa. Hiru laguneko taldetan, astero hamabost galderari erantzun beharko diete partaideek. Denetariko galderak egongo dira: kultura, historia, Durangoko gaurkotasuna, abestiak emotikono bidez asmatzea… Galdetegiak gure webgunean eta sare sozialen bidez zabalduko ditugu.
Astelehenean zabalduko dugu lehen galdetegia, eta hiru galdetegi egongo dira: azaroaren 9tik 15era erantzun beharko da lehenengoa, azaroaren 16tik 22ra bigarrena, eta azaroaren 23tik 29ra hirugarrena. Astelehenetan galdetegietako erantzunak argitaratuko ditugu eta taldeek izandako puntuazioa eta sailkapena publikatuko dugu.
Hiru asteetan puntu gehien lortzen dituen taldeak, eta, hortaz, sailkapenean lehenengo gelditzen denak Errigorako saski eder bat irabaziko du.
Iaz antolatu genuen lehen aldiz Hirukoa lehiaketa, eta hogeita bost hirukotek parte hartu zuen. Animatu aurten ere parte hartzera!!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest