BerriakKULTUR EKINTZAK
“Harroak” taldeak irabazi du Hirukoa Galaren bigarren edizioa
Giro ederrean egin zen zapatuan Hirukoa Galaren bigarren edizioa Plateruena Kafe Anztokian. 14 hirukotek hartu zuten parte lehiaketan, eta lehen 5 probak egin ostean, finalera hiru talde pasatu ziren: “Porrusalda”, “Harroak” eta “Piperbaltza”. Azkenean, emozioz betetako buruz buruz buruko baten ostean, “Harroak” hirukotea aurreratu zen puntuetan eta Errigorako otzara eder bat irabazi zuten.
Hemen duzue Anbotok atera duen notizia, galako argazki ugarirekin:
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest