Zapatu honetarako aisialdiko ekintza bat antolatu dugu, sukaldaritza tailerra! Oraingo honetan, gazteek sushia prestatzen ikasiko dute. Horretarako, arroza, barazkiak, alga edota arraina bezalako osagaiak erabiliko ditugu. Esperimentu eta gauza berriak probatzeko saio bat izango da, baina bataz ere lagunekin arratsalde eder bat igarotzeko aukera ederra!

Jarduera Berbaro Elkartearen bulego berrian (Laubideta kalea, 6C) izango da, hurrengo estekan ikusi dezakezue nola iritsi: https://www.youtube.com/watch?v=hK2UCYV7cIg&ab_channel=berbaroelkartea

Ekintza honetan apuntatu ahal izateko, lehenbizi, Itzartu 2020-2021 egitasmoan eman behar duzu izena. Horretarako, Berbaroko bulegora etorri behar duzue, gaztearen datu fitxa betetzera. Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 / 15:30-18:30.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 10a. Plazak (30 gazte) hurrenkeraren arabera banatuko dira, beraz, azkar ibili!