Eguraldia alde izan ez dugun arren, giro atseginean hasi dugu aurtengo udaldia. Iaz udalekurik izan ez genuenez, luze joan zaigu urtea, baina pozik elkartu gara aspaldi ikusi gabeko lagunekin, eta are pozago egin ditugun lagun berriekin.
Berezia izan da, adibidez, Oñatiko Arrikrutz kobetara egin dugun egun osoko irteera. Linternak buruan, antzinako animalien arrastoen bila aritu gara, bai eta aurkitu ere!
Orain, asteburuan deskantsatzea dagokigu, astelehenean asteari gogoz ekiteko.