BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Heldu gara Albeizera!
Etxekoak agurtu genituen, eta goizeko 10etan abiatu ginen Durangotik Albeizera. Hiru egun baino ez ditugu hemen egin, baina dagoeneko Albeiz ere sentitzen dugu etxe.
Ezagutza jolasak, talde dinamikak, talde handiko jolasak eta Araia eta Leze inguruetara bisitak: ez daukagu aspertzeko astirik. E! Baina lo ere egiten dugu, eta gauez ez dugu zalapartarik sortzen.
Behean egunotako argazki gutxi batzuk dituzue. Ikusi dezakezuenez, eguzkitsu eta urdin dago Urkiolaren beste aldea.
Gu ondo gaude eta , beraz, ez zaitezte arduratu.
Laster arte!