BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Gustura dabiltza Albeizen
Albeizko bigarren udalekua aurrera doa, eta gaztetxoek ez dute geldi egoteko tarterik izan.
Azken egunotan hainbat ekintza egin ditugu: oinez joan ginen Lezeko kobetaraino, eta horiek ikusi ostean errekako uretan freskatu ginen; beste egun batean, beroari aurre egiteko, Altsasuko igerilekuetara joan ginen. Albeizen bertan, eskulanak, jolasak eta gaubelak ez dira falta izan.
Gainera, Durangon zaudetenokin alderatuta, nahiko eguraldi ona izan dugu hemen. Udalekuetako mikroklima izango da!
Hemen ikus ditzakezue egunotako argazki batzuk: