BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Larraulgo udalekuak egin du lehen asteburua
Energiaz beteta hasi dituzte udalekuak Larraulera joan diren 8-10 urte gazteek! Lehenengo eguneko urduritasunak pasa ostean, lagun berriak egin dituzte eta inguruaz zein ekintzez gozatzen hasi dira: ezagutza jolasak, olinpiadak, Muskerraren Bidea, museo etnografikora bisita, gaubelak…
Baina oraindik onena falta da! Eguraldiak hoberantz egiten duenean, Asteasuko igerilekuetara joango dira, baita bertako jaiak ospatzera ere!
Hemen asteburuko argazki batzuk: